XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMAIERA Bukatu, hasierako gogoeta berdinekin egin nahi genuke.

Proxpero oraindik bizi da, baina luzaroan ezin izango du bizi, larogeitik aurrera abiatua da eta biziak heriotza zor du.

Badakigu denek hil behar dugula eta zahartzeak zer dakarren eta abar.

Baina guk beldur bat bakarra dugu barruan: Azkeneko Proxperon izango ote denaren beldurra alegia.

Proxperorekin batera gauza asko hilko ote diren: lagun jatorra, leialtasuna, apaltasuna, umorea, hizketarako freskura eta irtenaldi zorrotzak, gardentasuna, herriko tontoa, , , euskalduna (euskara duena alegia, gaur egun hain gutxi gelditzen direnak), ohitura zaharrak, behi-perratzeak, arta txuriketak, belar-ontzeak, dotrinak, uztarriak, lotsak, lehengo ehiztariak, inozentzia, baserrietako gramatika, lasaitasuna....